Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gaur hasiko da, Berriatuan

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Berriatuko pilotalekuan jokatuko da gaur, 17:30etik aurrera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, Iratxe Ibarra, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita, Jone Larrinaga eta Inazio Vidal lehiakide direla. Ondorengo asteetan beste lau kanporaketa jokatuko dira: urriaren 14an, Balmasedan; urriaren 27an, Mungian; urriaren 28an, Sopelan; eta azaroaren 4an, Zornotzan. Ondoren, azaroan eta abenduan, lau finalaurreko jokatuko dira, eta finala, azkenik, abenduaren 15ean, Bilbon, Miribillan. Guztira, 38 bertsolarik hartuko dute parte txapelketaren aurtengo ekitaldian. Haien artean, Arkaitz Estiballes egungo txapeldunaz gain, Igor Elortza dago, txapela bost bider jantzitako bertsolaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.