Larunbatean 17:30ean jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Arkaitz Estiballesek, Fredi Paiak, Onintza Enbeitak, Igor Muniategik, Etxahun Lekuek, Ibon Ajuriak, Iratxe Ibarrak eta Xabi Payak. Dena prest dago Bapatean Bizkaia lelopean Euskaldunan egingo den finalerako.
Aurkezpena egin dute gaur, eta guztiek ere esan dute "ahalik eta saio onena egitea" dela beren helburua. Txapelketa hasi aurretik zuten helburua betea dute finalerako txartela lortuta. Denen artean alde handirik ez dagoela diote eta beraz, guztiek dute txapela lortzeko aukera.
Bertsolaritza
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako dena prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu