Euskal Idazleen Elkarteak bi programa aurkeztu ditu Bizkaiko ikastetxeetan euskarazko literatura ezagutarazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko. Programa horiei esker, Bizkaiko institutuetako ikasleek euskal idazleak ezagutu eta haien testuak landuko dituzte. Horretaz gain, bizkaieraz idatzi duten idazle klasikoak eta batuan idatzi duten Bizkaiko idazle garaikideak konparatuko dituzte, bizkaieraren adierak lantzeko.
Alde batetik, jada 25 urtez indarrean daraman Idazleakaz ekimena aurkeztu du elkarteak; programa horren helburua literatur obra landu eta, ondoren, ikasleak eta euskal idazleak zuzenean harremanetan ipintzea da. Guztira 84idazlek hartuko dute parte.
Bestetik, Bi-2 izeneko ekimenaren helburua bizkaieraz idatzitako testuak ezagutzera ematea da. Bizkaiko hamasei idazlek bizkaieraz idatzi duten idazleen testu klasikoak landuko dituzte eskoletan. Adibidez, Jose Manuel Etxeita, Sebero Alturbe eta Robustiano Ortuzarren testuak aztertuko ditu Edorta Jimenezek, eta, hala, Busturialdeko, Gernikako eta Bermeoko bizkaiera ezagutaraziko. Julen Gabiriak, Leire Bilbaok, Ana Urkizak, Gotzon Barandiaranek, Yolanda Arrietak, Urtzi Urrutikoetxeak eta Miren Agur Meabek ereparte hartuko dute, besteak beste.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin sortu dituzte ekimenak. Ikastetxeek hilaren 18ra arte daukate izena emateko aukera.
Bizkaiko idazleak ezagutaraziko dituzte eskoletan
Gaur egungo idazleek beren lanak eta bizkaierazko idazle klasikoenak erakutsiko dizkiete ikasleei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu