Azkena Rock jaialdiak esan du zein izango diren lehenengo bi talde nagusiak: Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd. Jaialdiaren hamaikagarren aldia ekainaren 14tik 16ra izango da, Gasteizen, Mendizabalan.
Black Sabbathek joan den astean iragarri zuen hasierako taldekideak berriro elkartuko zirela. Ozzy Osbourne, Tony Iommi, Geezer Butler eta Bill Ward kideek osatutako taldeak hurrengo urtean kaleratuko du diskoa, estudioko lehen lana azken 33 urteetan. Lynyrd Skynyrd taldea, berriz, Azkena Rock jaialdiko jarraitzaileen artean desiratuenetakoa da. 70eko hamarkadan sortu zen, eta Free Bird eta Sweet Home Alabama abestiek egin dituzte ezagun, besteak beste.
Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd taldeek joko dute Azkena Rocken
Ekainaren 14tik 16ra bitarte izango da jaialdia, Gasteizen; iragarritako lehen bi taldeak dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu