Kontzertu erraldoi horretan beste hainbat musikarik ere hartuko dute parte. Oraindik, baina, zehaztu gabe dago zeintzuk izango diren. Ospakizunaren ezaugarri nagusia bat izango du: bakezalea izango da.
Bob Dylanek berak adierazi duenez, ez du inolako mezu politikorik nahi kontzertu horretan. Emanaldia antolatu dutenen helburua da ETAk su-eten iragarpena egin ostean Euskal Herrian bizi den egoera berriarekin bat etorriko den kontzertua izatea.
Milaka lagun espero dituzte egun horretan Zurriolako hondartzan. Hori dela eta, oso urruti dauden ikus-entzuleentzat pantaila erraldoiak jartzea aurreikusten dute. Era berean, Kursaaleko terrazetan 3.000 lagunentzako lekua izango duten harmailak jartzeko aukera aztertzen ari dira.
Musika
Bob Dylanek bakearen aldeko kontzertua emango du Donostian
Donostiako Zurriola hondartzan bakearen aldeko kontzertua emango du Bob Dylan Minnesotako (AEB) abeslari ezagunak. Kontzertua uztailaren 11n izango da, doan. Kontzertuaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, abeslari eta gitarra jotzaile estatubaturra izango da Donostiako Jazzaldiak ohiko bere egitarautik kanpo antolatu duen kontzertuko protagonista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu