Bollywoodeko lehen izar Rajesh Khanna zendu da
ZINEMA. Rajesh Khanna Bollywoodeko lehen izarra izan zena hil da, 69 urterekin, Bombayko etxean (India). Khannak 160tik gora filmetan parte hartu zuen, eta Indian jarraitzaile talde handiak izan zituen lehen aktorea izan zen, batez ere 70eko hamarkadan. Film ezagunetakoen artean Anand, Amar Prem eta Aaradhan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu