Film laburren ataleko Oscar Saria jaso dezake Borja Kobeaga (Donostia, 1977) zinemagileak, Eramos pocos lanagatik. Hollywoodeko Akademiak gaur eman du azken hautatuen zerrenda, eta aipatutako atalean finalera iritsi diren bost filmetatik bat da Kobeagarena.
Eramos pocos-ek 15 minutuko iraupena du, eta aita-seme batzuen istorioa kontatzen du. Oso gazte hasi zen Kobeaga filmak egiten eta bideo jaialdietan parte hartzen. Ikus-Entzunezkoetako lizentziatura egin zuen EHUn, eta telebistan aritu da lanean -errealizatzaile, gidoigile zein zuzendari-; besteak beste, Espainiako Tele5 kateko Gran Hermano saioan eta ETB2ko Vaya Semanita-n.
Zinema
Borja Kobeaga donostiarra Oscar Saria jasozeko hautagai da, laburren arloan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu