BOSek 'Gurre-Lieder'-ekin oroituko du 90. urteurrena
MUSIKA. Arnold Schoenberg-en Gurre-Lieder obraren emanaldiarekin hasiko da BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa bere sorreraren 90. urteurrena ospatzen, martxoaren 8an eta 9an. 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehen kontzertua Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Armand Marsick zuzendari zuela, Bilboko Arriaga antzokian. Urte osoan beste hainbat ekitaldi izango dira urteurrena gogoratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu