Euskaltzaindiak gaur aurkeztu du Erlea aldizkariaren 5. zenbakia, Bilbon, eta argitalpenaren zenbaki berriak bi gai edota "atmosfera" nagusi ditu: autoak, eta Euskal Herria eta komikiak. 11:30ean, prentsaurrekoa egin dute eta 19:30ean jendaurreko aurkezpena izango da Bilboko BBK Aretoan —aldizkariaren irakurketa berezia egingo dute, musika eta irudiekin—.
Euskaltzaindiaren arabera, aldizkaria "euskal literaturaren bildumarik esanguratsu eta ederrena izateko bidean dago". Ezagunak diren egileekin batera, berriak edo ez oso ezagunak ekarri ditu Erlea-k orrietara. Bestetik, artista eta argazkilari askoren lana jaso du.
5. Erlea-n partaide izan dira Piarres Aintziart, Iñaki Aldekoa, Jon Alonso, Kepa Altonaga, Kike Amonarriz, Uxue Apaolaza, Iñigo Aranbarri, Marisol Bastida, Iñaki Berazategi, Miel Anjel Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Jose Fernandez De la Sota, Aritz Galarraga, Juan Gorostidi, Felix Ibargutxi, Juan Kruz Igerabide, Jacinto iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Manu Lopez, Joseba Luzuriaga, Xabier Mendiguren, Lourdes Otaegi, Iñaki Mendizabal, Lorenzo Rojo, Joxean Sagastizabal eta Iban Zaldua. Irudigileak: Ernesto Valverde, Jon Zabaleta eta Marta Cardenas.