Literatura

Bost ipuin luze bildu ditu Xabier Mendiguren Elizegik 'Arantzak barrurantz' liburuan

"Nostalgiazko tonu bat dute", egileak azaldu duenez, "fado batena"

Xabier Mendiguren. JON URBE, ARP
Juan Luis Zabala
2014ko irailaren 17a
08:21
Entzun

Gazte garaia iragana dute dagoeneko Xabier Mendiguren Elizegiren Arantzak barrurantz (Elkar) narrazio bildumako pertsonaiek, eta jabetzen dira bizitza eskuen artetik ihes egiten ari zaiela erremediorik gabe, baina badakite bizitza dela daukaten guztia eta horri heltzen saiatzen dira. Drama eta espantu handirik gabeko narrazioak dira, tristeak eta ilunak izan ez arren tristura samur eta leun bat isurtzen dutenak. "Nostalgiazko tonu bat dute", egileak azaldu duenez, "fado batena".

Ipuin luzeak dira liburua osatzen duten bostak, 20 orrialdekoa laburrena eta 50etik gorakoa luzeena: Il viaggiatore pusillanime, Odola eta esperma, Orratzak, Arantzak barrurantz eta Você não é como os outros.

Il viaggiatore pusillanime-k bidaiatzea maite ez duen baina bakarkako bidaia bati ekiten dion gizon ezkondu bat du protagonista nagusi; bildmako ipuinen artean, hau da, egileak dioenez, umoretsuena. Odola eta esperma-ko protagonistak, jakinik aurki hilko dela, gaztetan maitemindu zuen emakumearengana jotzen du, orduan gauzatu gabe geratutako amodioaren oroitzapenak horretara bultzatuta. Orratzak ipuinean bi eratako orratzak ageri dira: garai bateko praktikanteenak (medikuak agindutako ziztadak eman eta bestelako lanak egiten zituztenak) eta heroinazaleenak. Arantzak barrurantz ipuineko protagonistak trauma osteko estresa duten gaixoak artatzen ditu, eta bera harrapatuko du, ezustean, gaitz horrek. Você não é como os outros ipuineko protagonista, azkenik, ama zaintzeko kontratatu duen langilearekin harremanetan hasten da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.