Kultur erakundeak

Bost partaide berri onartu ditu Jakiundek

Maria Teresa del Valle, Concepcion de la Rua, Maria Teresa Telleria, Itziar Laka eta Ibon Sarasola izendatu dituzte akademiako kide.

mikel lizarralde
2014ko apirilaren 11
10:11
Entzun

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak urteko lehenengo batzarra egin du gaur Bergarako Olaso dorrean, eta bertan bost kide berri onartzea erabaki du, dagokion hautaketa eta boz prozesuaren ondoren: Maria Teresa del Valle (Antropologia), Concepcion de la Rua (Biologia), Maria Teresa Telleria (Botanika), Itziar Laka eta Ibon Sarasola (Linguistika). Azken eransketa honekin, 63 jakitunek osatzen dute akademia.

Jakiunde 2007an sortu zen, eta orduz geroztik izen ugari bildu ditu bere barnean: Maria bayo, Inma Shara eta Luis de Pablo musikan; Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa literaturan; Montxo Armendariz eta Javier Agirresarobe zineman, Rafael Moneo arkitekturan...

Gaurko ekitaldian Juan Jose Zarranz EHUko Neurologia katedradunak Artean islatutako ametsen desoreka batzuk deituriko hitzaldia eskaini du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.