Azaroaren 26an Barakaldon (Bizkaia) BECen joko du Bruce Springsteenek, eta kontzertu horretarako sarrerak datorren asteartean jarriko dituzte salgai, goizeko hamarretatik aurrera, Interneten eta saltokietan (FNACen eta Elkarrek Bilbon daukan dendan).
Magic bere azken lana oinarritzat hartuta, munduan bira egiten ari da Springsteen. Euroapakoa azaroaren 25ean hasiko du, Madrilen.
Barakaldoko emanaldiaren antolatzaileek hamasei mila lagunentzako lekua jarriko dute BECen. Musikariaren beraren enpresak ezarri ditu sarreren salneurriak: pistakoak 71 euro balioko du, eta harmailetakoak 57 eta 67ren artean.
Astelehena izango da azaroaren 26a, kontzertuaren eguna.
Argazkian, Bruce Springsteen.
Musika
Bruce Springsteen BECen ikusteko sarrerak salgai asteartetik aurrera
Azaroaren 26an kontzertua emango du, Barakaldon. 57 eta 71 euroren artean balioko du sarrerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu