Zinema

Camilo Vives Kubako zinema ekoizlea hil da

'Fresa y chocolate' eta 'Maité' filmak ekoitzi zituen, besteak beste. 71 urte zituen.

Berria.info
2013ko martxoaren 13a
18:16
Entzun

Camilo Vives zinema ekoizle kubatarra joan den astelehenean hil zen, 71 urte zituela, Habanan. Kubako zinemagintzako ekoizlerik garrantzitsuenetakoa izan zen urte askoan.

Film ezagunak ekoitzi zituen Vivesek, Humberto Solas-en Lucía (1968) eta Tomas Gutierrez Alea eta Juan Carlos Tabio-ren Fresa y chocolate (1993) bestak beste. Euskal Herriko zinemagintzarekin ere harreman estua izan zuen, batez ere Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalaren Maité filmaren ekoizpenean parte hartu zuenean, 1994an, Angel Amigo eta Frank Cabrerarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.