Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioan nazioarteko jaialdietan parte hartu duten 12 film ikusiko dira, Zabaltegi Perlak sailean. Garrantzitsuenetarikoak Michael Haneke zinemagilearen Amor pelikula eta Paolo eta Vittorio Taviani zinemagileen César debe morir filma dira. Lehenegoak Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma saria irabazi du; eta besteak, Belingo Zinemaldian Urrezko Hartza.
Horiez gain, honako pelikula hauek izango dira ikusgai: Cannesen epaimahaiaren saria izan zuen Ken Loache zinemagilearen The Angels´ Share, Bernardo Bertolucci-ren Lo e te, Oliver Stone-en Savages,Meryl Streep eta Tommy Lee Jones aktoreak parte hartzen duten Hope Springs filma, Ben Lewin zinemagilearen The Sessions,Benh Zeitlin-en Bestias del sur salvaje, Olivier Assayas-en Aprés mai, Bart Layton-en The imposter etaPablo Larrain-en No pelikula.
Zabaltegi Perlak sailaren barruan baina lehiaketatik kanpo, Ana Murugarren eta Joaquin Trincadok zuzenduriko Esta no es la vida privada de Javier Krahe dokumentala aurkeztuko da.