Donostiako 61. Zinemaldiko Donostia saria Carmen Maurak eskuratuko du, "Espainiako zinemagintzako azken hamarkadetako ibilbide profesional nabarienetako baten omenaldi gisa", Zinemaldiak berak jakinarazi duenez.
Zinemaldiak Carmen Mauraren ibilbide osoa sarituko du, Sail Ofizialean eta lehiaketaz kanpo emango duten bere azken filma aurkezteko ekitaldian: Alex de la Iglesia zuzendariaren Las brujas de Zugarramurdi aurkezteko ekitaldian, hain zuzen ere.
Carmen Maura Madrilen jaio zen, eta antzerkian hasi zen aktore-lanak egiten, baita telebistako eta zinemako rol txikietan ere. Bere filmografian ehun lan baino gehiago ditu Maurak, eta Espainiako zinemagintzako zuzendaririk garrantzitsuenekin lan egin du.