Felipe Cazals zinemagile mexikarraren Chicogrande filmarekin abiatuk da aurten, irailaren 17an, Donostiako Zinemaldia, 58.a. Hala jakinarazi dute gaur Zinemaldiaren antolatzaileek, eta sail ofizialean lehiatuko diren beste hiru film zein izango diren ere argitu dute: Liu Haoren Addicted to Love, Kim Jee-Woonen Akma-reul Bo-at-da/I Saw the Devil etaSophie Heldmanen Satte Farben vor Schwarz/Colours in the Dark dira.
Zinemaldiari hasiera emango dion Chicogrande-ri dagokionez, Mexikoko Iraultzako gertakariak ditu ardatz. Zehazki, Pancho Villa Mexiko Berriko Columbus herria hartu zuenekoa eta estatubatuarrekin izandako borrokako pasarteak dira muina. "Film historikoa da, mugako westernaren ukituak eta kritika soziopolitikoa biltzen ditu", agertu dute antolatzaileek.
Cazals izen handiko zinemagilea da. Besteak beste, 1976an Epaimahiaren Sari Berezia jaso zuen Berlinalean eta Zilarrezko Maskorra 1985ean Donostiako Zinemaldian.
Zinema
Cazalsen 'Chicogrande' filmarekin hasiko da Donostiako Zinemaldia
Liu Haoren 'Addicted to Love' filmak, Kim Jee-Woonen 'Akma-reul Bo-at-da/I Saw the Devil'-ek eta Sophie Heldmanen 'Satte Farben vor Schwarz/Colours in the Dark'-ek sail ofizialean lehiatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu