Zinebi

Cecilia Roth antzezleak jasoko du Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria

Argentinako aktoreak “interpretatzeko orduan erakutsi duen askatasuna” nabarmendu nahi izan dute Zinebi jaialdiko antolatzaileek.

Cecilia Roth aktorea, bere azken antzezlanaren aurkezpenean. MAURICIO DUEñAS CASTAñEDA / EFE
2014ko urriaren 24a
11:33
Entzun

Azaroaren 14tik 21era egingo da Bilboko 56. Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia (Zinebi), eta, aurtengoan, Cecilia Roth Argentinako antzezleak jasoko du Ohorezko Mikeldi saria. Antolatzaileek Rothek pertsonaiak aukeratzeko orduan erakutsitako “intuizio, arrisku eta koherentzia” txalotu nahi izan dute. Adierazi dutenez, aktoreak “milioika ikus-entzuleren zine imajinarioaren parte bilakatu diren izaera indartsuko emakumeak” azaleratu ditu bere ibilibidean. Alde horretatik, Ohorezko Mikeldi saria “interpretatzeko orduan erakutsi duen askatasunaren eta heldutasunaren aintzatespen” gisara aurkeztu dute.

1956an jaio zen Cecilia Roth, Buenos Airesen (Argentina). 70eko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak Argentinako zineman, eta, geroztik, hainbat film eta antzerki lan egin ditu. Zinebi jaialdiaren 56. edizioaren inaugurazioan jasoko du saria, azaroaren 14an, Bilboko Arriaga antzokiko agertoki nagusian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.