Martxoaren 18an ehun urte izango dira Rafael Gabriel Juan Mujika Zelaia Lezeta Zendoia Gabriel Celaya sortu zenetik, eta bost hitzaldi eta errezitaldi batekin oroituko du poeta Gipuzkoako Foru Aldundiak Koldo Mitxelena kulturunean. Gaztelaniaz iazngo dira ekitaldi gutziak, 19:30ean.
Martxoaren 14an, astelehenarekin, Felix Marañak egingo du zikloko lehen hitzaldia; Gabriel Celaya, vida y temperatura (Gabriel Celaya, bizitza eta tenperatura)da haren hitzaldiaren izenburua. Biharamunean, martxoaren 15ean, Jose Manuel Martin Medem eta Carlos Aurtenetxe izango dira hizlari; Gabriel, inolvidable combatiente de la ternura (Gabriel, samurtasunaren borrokalari ahaztezina) eta Teoría del abrazo (Besarkadaren teoria) dira, hurrenez hurren, bi hitzaldien izenburuak.
Martxoaren 17an, ostegunarekin, Antonio Chicharrok Gabriel Celaya, aquí y ahora (Gabriel Celaya, hemen eta orain) gaia jorratuko du. Martxoaren 18an, ostiralarekin, Tachia Quintanarrek poema errezitaldia eskainiko dio Gabriel Celayari. Azkenik, martxoaren 21ean, astelehenarekin, Jose Estebanek Gabriel Celaya: mi recuerdo y nuestra Memoria (Gabriel Celaya: nire oroitzapena eta gure Memoria) hitzaldia emango du.
Celayaren jaiotzaren mendeurrena ziklo batez oroituko dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu