Celayaren obran sakonduko dute Bilbon, haren mendeurrena ospatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Gabriel Celayaren inguruko bi jardunaldi antolatu ditu, bihar eta etzi. Lehenengo saioan, Celayak bere garaikide izan zen Blas de Oterorekin izan zuen harreman pertsonal eta literarioa aztertuko dute Mar del Platako Unibertsitateko (Argentina) Laura Scarano irakasleak eta EHUko Juanjo Lanzek, bi poeten arteko gutun trukaketa ugariaren bidez.

Felipe Juaristi eta Jorge Gonzalez Aranguren idazleek Celayaren irudian sakonduko dute ostegunean. Horren ondoren, Udane Goikoetxeak poesia errezitaldia eskainiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.