Celia Cruz abeslari kubatarrak 'La hora del te' izeneko irratsaioko lehiaketa batean ekin zion bere ibilbide artistikoari. Harrezkero, lehiaketa askotan parte hartu zuen, eta irabazitako diruarekin familiari laguntzen zion Cruzek. 1957. urtean joan zen lehenengoz AEBtara urrezko diskoa jasotzera. 1959. urtean Kubako iraultza hasi arte Mexikoko zenbait filmatan hartu zuen parte. 1960. urtean Celia Cruzek Kuba utzi zuen Mexikora joateko, eta handik urte betera New York-era joan zen bizitzera. Fidel Castoren erregimenaren aurkakoa zen Cruz.
Handik hona asko izan dira kantari kubatarrak egindako disko eta filmak, eta baita lan horien adierazgarri jasotako sariak ere. Haren laguntzaile izandako Fernando Osorio konpositoreak dioenez, "musikaren munduak izar handi bat galdu du, eta inork ezingo du ordezkatu". Celia Cruz burmuineko tumore baten ondorioz hil da, eta Miamiko Askatasunaren Dorrean jarriko dute haren hilotza.
Heriotza
Celia Cruz abeslari kubatarra hil da New Jerseyn
'Saltsaren Erregina' Celia Cruz kantari kubatarra gaur goizean hil da AEBtako New Jersey estatutako Fort Lee herrian zuen etxean. Sekula ez zuen bere adinaren berri eman Cruzek, baina zabaltzen ari diren kontuen arabera, 1924 urriaren 21ean jaio zen Habanako Santos Suarez auzoan. Burmuineko tumore baten ondorioz hil da artista kubatarra. Bere irribarrearengatik eta 'azucar' oihu artistikoaren ama izateagatik gogoratua izango da Celia Cruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu