Etxeberria oso zuhurra izan da azalpenak ematean. Esan du Madrilgo mojen komentu horretako kriptan aurkitutako gorpuzkien artean posible dela Miguel de Cervantesenak egotea "zalantzarik gabe". Aurkikuntza gaur goizean aurkeztu dute Etxeberriak eta bere taldeak, Madrilgo udaletxean.
Efe albiste agentziak aurreratu duenez, gorpuzkiak hondatuta daude, eta, Cervantesenez gain, haren emazte Catalina de Salazarenak eta beste batzuenak aurkitu dituzte.
1547. urtean jaio, Madrilen, eta 1616an hil zen Cervantes, eta orain arte haren gorpuzkien arrastorik ez zegoen. On Kixote Mantxako idatzi zuen, eta Espainiako Urrezko Mendearen adibiderik gorena da.