Oraindik ere ez dute argitu zergatik zendu den (1950-2015). Duela bi hilabete estreinatu zuen bere azken filma, No Home Movie, Locarnoko jaialdian (Suitza), eta gaur da New Yorkeko zinemaldian (AEB) proiektatzekoa.
1970eko hamarkadan ondu zituen bere aurreneko lanak, eta genero esperimentala landu izan zuen beti. Jeanne Dielman, 23 quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975) 200 minutu pasako pelikula izan zen bere lehen lan nabarmenena, eta hartan argi ikusten da hasiera-hasieratik eduki zuela narratiba ohikoa saihesteko asmoa.
Egunerokoa, sexualitatea eta bakartzea hartu ditu gaitzak ondutako ia 50 lanetan, eta dezentetan saritu dituzte horiek. Gainera, haren pelikulak eta bideo-instalazioak museo garaikide entzutetsuenetan erakutsi dituzte.