Kila talde irlandarraren emanaldia —irailaren 7an— eta Cheikh Lo musikari senegaldarrarena—8an— izango dira Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiko kontzertu nagusiak. Jaialdia irailaren 5ean hasi eta 9an amaituko da, eta, ohi bezala, Areetako geltokian izango dira emanaldi nagusiak, 21:00etan —igandean salbu, 20:00etan hasiko baita—. Guztira, hamabi emanaldik osatuko dute jaialdia.
Mikel Urdangarin Cristina Pato gaita jotzaile galiziarrarekin ariko da irailaren 6an, ostegunean, eta irailaren 9an, igandearekin, Xabier Leteren omenezko Sortuko dira besteak emanaldia eskainiko dute Petti, Mikel Urdangarin, Alex Sardui eta Eñaut Elorrieta kantariek, Arantxa Irazusta mezzosopranoak eta Amets Arzallus bertsolariak. Arratsaldeko emanaldietan, Aba Taano, Ganbara eta Olga y Los Ministriles ariko dira, besteak beste.
Cheikh Lo eta KIla taldeak ariko dira datorren astean Getxoko Folk Jaialdian
Irailaren 5ean hasi eta 9an amaituko da, Xabier Leteren omenezko 'Sortuko dira berriak' emanaldiarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu