Chucho Valdes, Dave Holland eta Branford Marsalis Getxon izango dira

Uztailaren 1etik 5era izango da jazz jaialdia, eta Lee Ritenour eta Aki Takasek osatuko dute egitarau nagusia

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Urtero bezala, Getxon hasiko da udako jazz jaialdien denboraldia, uztailaren 1ean. Egun horretan, Aki Takase pianista japoniarrak eta haren taldeak, New Blues Project delakoak, aurtengo jazzaldiko lehen kontzertua emango dute. Biharamunean, Lee Ritenour kaliforniarra ariko da, jazz fusion joerako gitarrista aipagarrienetako bat.

Musikari ezagunenak, berriz, hirugarren egunetik aurrera azalduko dira. Uztailaren 3an, Dave Holland kontrabaxu jotzaileak joko du Getxon, bere boskotearekin. Hurrengo egunean, Chucho Valdes pianistak hartuko du protagonismoa. The Afro Cuban Messengers taldeak lagunduta joko du kubatarrak Getxon. Azkenik, Branford Marsalis saxofoi jotzaileak itxiko du jaialdia, uztailaren 5ean. Azken egunetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat kontzertu eman ditu Marsalisek.

Kontzertuotarako sarrerak maiatzaren 2an jarriko dituzte salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.