Iron Maiden (1980), Killers (1981) eta Tye Number of The Beast (1982) diskoetan jo zuen bateria Burrek.
Taldeak bere webgunean eman zuen albistearen berri, eta Steve Harris baxu jotzailearen adierazpenak bildu zituzten. "Pertsona zoragarria zen, eta bateria jotzaile bikaina. Ekarpen handia egin zion taldeari hasiera hartan". Bruce Dickinson abeslaria ere mintzatu da: "Unerik txarrenetan ere ez zuen umorea galdu".
Gaitza diagnostikatu ziotenean, 2001ean, haren taldekide ohiek Clive Burr MS Trust fundazioa eratu zuten, gaixotasunaren kontrako tratamendurako dirua biltzeko ahaleginean.
Iron Maidenek Barakaldoko BECen joko du maiatzaren 27an, eta atzo hamar orduan saldu ziren kontzerturako salgai jarritako 4.000 sarrerak.