Zinema

Coen anaien filmarentzat Oscar sari nagusiak

'No country for old men'-ek jaso du film onenaren saria eta Joel eta Ethan Coen anaiek zuzendari onenarena. Alberto Iglesias musikari donostiarra soinu bandaren saria jasotzeko hautagai zen, baina, azkenean, ez du lortu.

2008ko otsailaren 25a
13:01
Entzun
Joel eta Ethan Coen zinemagile estatubatuarren No country for old men filmak jaso ditu bart Oscar sari nagusiak, hots, zinema arloko sari entzutetsuenak. Hain justu, film onenaren saria jaso du Coen anaien lanak, eta, zuzendari onenarena ere eurentzat izan da. Beste Oscar nagusietako bat, taldeko gizonezko aktore onenarena, Javier Bardem espainiarrak jaso du film horretan egindako lanagatik.

Aktore emakumezko onenarentzako Oscarra Marion Cotillard frantziarrari eman diote, La vie en rose filman egindako lanagatik. Gizonezkoetan, berriz, Daniel Day-Lewisbritainiarrari.

Alberto Iglesias musikari donostiarra Oscar bat jasotzeko hautagaien artean zegoen Kometak zeruan filmeko soinu bandagatik; azkenean, ordea, Expiation filmaren soinu bandak jaso du.

Honakoa da sari garrantzitsuenen zerrenda:

Film onena: No country for old men

Zuzendari onena:Joel Coen eta Ethan Coen.

Aktore onena (emakumezkoetan): Marion Cotillard.

Aktore onena (gizonezkoetan): Daniel Day-Lewis.

Taldeko aktore onena (emakumezkoetan): Tilda Swinton.

Egokitutako gidoi onena: No country for old men.

Jatorrizko gidoi onena. Juno.

Soinu banda onena:Dario Marianelli (Expiation).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.