Zinema

'Coherence' filma saritu du Fant jaialdiak

Aritz Morenoren 'Cólera'-ri eman diote euskal film labur onenaren saria.

mikel lizarralde
2014ko maiatzaren 16a
11:54
Entzun

James Ward Byrkit zinemagile estatubatuarraren Coherence filmak jasoko du, gaur iluntzean egingo den ekitaldian, Fant Zinema Fantastikoaren Bilboko jaialdiaren sari nagusia. Matthew Robbinsek, Carlos Arecesek eta Andrea G. Bermejok osatutako epaimahaiak, film onenaren saria ez ezik, zuzendaritza berritzaileenarena ere eman dio Coherence-ri. "Proposamenaren originaltasuna eta pertsonaiekin nahiz ikusleekin erakutsitako errespetua" nabarmendu ditu epaimahaiak. Coherence zientzia-fikzioaren eta beldurrezko zinemaren artean kokatzen den filma da. Bertan, lagun giroan afaltzen ari diren lau bikote solasean hasiko dira, kometa batek 90 urte lehenago Finlandiako herri bateko biztanleen artean eragindako efektuei buruz. Hortik aurrera, lagun arteko afari lasaia korapilatuz joango da gertaera bitxien eraginez.  

David F. Sandberg zinemagile suediarraren Lights Out-ek sail ofizialeko film labur onenaren saria jaso du, "lanaren eraginkortasunagatik eta iraupen laburraz egiten duen erabilera onagatik". Euskal film labur onenaren saria, berriz, Aritz Morenok zuzendutako Cólera-rentzat izan da, "lanaren sendotasunagatik eta eszenaratzearekiko konfiantzagatik"

Fant jaialdiaren amaierako ekitaldia gaur iluntzean egingo da, 20:30eatik aurrera, BBK aretoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.