Coldplay izan da bart musikaren alorreko Grammy Sarietako garaile nagusia. Laukote britainiarrak Abestirik Onenaren Saria (Viva La Vida beren kantuarekin) eta Rock arloko Diskorik Onenaren Saria (Viva la Vida or Death and All His Friends diskoagatik) bereganatu ditu Los Angelesen (Kalifornia, AEB) egindako ekitaldian. Sari horiez gain, bikote edo talde batek egindako Showrik Onenaren Saria eskuratu du, hau ere Viva la vida abestiarengatik. Orotara, lau sari lortu ditu.
Robert Plantek eta Allison Kraussek Grammy sari gehiago eskuratu dituzte, bost guzira, Please Read the Letter diskoari esker. Folk Garaikidearen Diskorik Onenaren Saria berenganatu dute, Raising Land-engatik eta baita hitzezko country arloko Elkarlan Onenaren Saria ere, ?Rich Woman-engatik.?
AEBetako rapero Lil Waynek zortzi hautagaitza lortu zituen, baina sarien banaketa ekitaldian lau golardo eskuratu ditu azkenean.
Horrez gain, Adele britainiarrak Emakumezko Interpretaziorik Onenaren Saria jaso du, =iChasing Pavements diskoarengatik, eta baita artista berri onenari saria ere. Jennifer Hudsonek Rhythm & Blues arloko Diskorik Onenaren Saria eraman du.
Ekitaldiak hiru ordu eta erdi iraun du, eta guzira hamar sari banatu dituzte. Sari banaketaz gain, hainbat musika emanaldi egin dituzte, hala nola U2 taldeak. Irlandarrek Get on your boots kantua aurkeztu dute, No Line On the Horizon beren hurrengo diskoaren aurrerapen singlea izango dena.
Musika
Coldplay izan da irabazle nagusia Grammy Sarietan
Robert Plantek (Led Zeppelineko abeslaria izana) sari andana lortu du ere, Allison Kraussekin grabatutako diskoari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu