'Contagion' aurkeztu du Steven Soderberghek, lehiaketatik kanpo

2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Birus hilgarri eta ezezagun bat gizakien artean berehala zabaltzen da Contagion filmean. Modu apokaliptikoan kontatu du istorioa Steven Soderbergh zinemagile estatubatuarrak; indarkeria, arpilatzeak eta hiriko kaleak kontrolatzen dituzten soldaduak erakutsi ditu, baita Internetek izua zabaltzen duen eragina eta epidemiari aurre egiteko agintarien gaitasunik eza ere. H1N1 birusaren adibidea une oro presente egonik, fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lausotzen zaio ikusleari.

Harrera apala izan zuen atzo Venezian Soderberghen lan berriak (Traffic, 2000). Lehiatik kanpo aurkeztu zuen pelikula, Matt Damon, Gwyneth Paltrow eta Laurence Fisburne filmeko aktoreek lagunduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.