Zinema. Hilberriak. Kitty Wells
Countryaren dama handia
Country musikaren lehen emakume izarra izan zen Ellen Muriel Deason, Kitty Wells izen artistikoarekin ezagun egin zena. It Wasn't God Who Made Honky Tonk Angels kantuarekin country zerrenden lehen postura iritsi zen 1952an, eta gerora etorriko ziren emakumeei (Dolly Parton, Loretta Lynn, Tammy Wynette) bidea zabaldu zien. 70eko hamarkadaren amaiera arte, behin baino gehiagotan lortuko zuen postu gorenera iristea, eta ordura arte gizonezkoa den genero batean nabarmendu zen. Kantaria astelehenean hil zen, 92 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu