kultura

Cy Twombly artista estatubatuarra hil da

Erroman hil da, 83 urterekin, ospitalean hainbat egun eman ondoren. Margolaria, eskultorea eta argazkilaria zen.

2011ko uztailaren 6a
12:13
Entzun

Cy Twombly margolari, argazkilari eta eskultore estatubatuarra hil da gaur 83 urterekin, Erroman, ospitalean hainbat egun eman ondoren. Jaiotzez estatubatuarra zen arren, Italian bizi izan zen azken 50 urteetan.

Lambert galeriako zuzendari Eric Mezilek eman du berria. Twomblyren azken esposizio handia erakusgai dute galeria horretan.

Cy Twombly Lexington-en (Virginia, AEB) jaio zen 1928an. Mediterraneoko zibilizazioarekin lotura handia izan zuen; bere obrak  mitologia klasikoaren eragin handia izan zuen, greziar eta latinarena, eta baita europako literatura guztiarena ere.

Adituen arabera XX. mendearen bigarren erdialdeko eta XXI. mendearen hasierako artistarik esanguratsuenetarikoa izan da. Adituen ustez, Twombly izan da bere belaunaldiko artista estatubatuar europearrena; bere obran eragin handia izan baitu 60ko hamarkada hasieran Italian bizi izanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.