donostiako musika hamabostaldia

Dali margolariaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko da Musika Hamabostaldian

Manuel Fallaren ‘El sombrero de tres picos’ eta Federico Garcia Lorcaren ‘Café Chinitas’ obrentzat oihalak, eszenografia eta jantziak egin zituen Salvador Dalik. Obra horiek bere garaian Europan ikusterik izan ez zirenez Hamabostaldiak berreskuratu ditu. Bi obrak ikusgai izango dira bai gaur eta bai bihar arratsaldeko 20:00etatik aurrera Kursaaleko auditorioan.

2004ko abuztuaren 23a
18:59
Entzun
Musika Hamabostaldiak, Andaluziako Dantza Zentroak, Castell de Peralada Jaialdiak, Santanderko Nazioarteko Jaialdiak eta Granadako Musika eta Dantza Nazioarteko Jaialdiak egindako lanaren emaitza dira Manuel Fallaren ‘El sombrero de tres picos’ eta Federico Garcia Lorcaren ‘Café Chinitas’ bi ekoizpenak.

Jose Antonio Ruiz Andaluziako Dantza Zentroko zuzendariaren ustez, “Daliren aberastasuna, bere beldurrak eta obsesioak oso era berezian azaltzen dira bi obra hauetan.”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.