Damien Jurado kantari estatubatuarra ariko da Donostian

Bere taldea lagun duela, 'Maraqopa' disko berria aurkeztuko du Viktoria Eugenia antzokian, gaur

mikel lizarralde
Donostia
2012ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Duela urtebete inguru bakarrik azaldu zen Damien Jurado Gazteszenako agertokira, Donostian. Gitarrak eta bi mikrofonok eskaintzen zioten oinarri hutsarekin. Elementu hain gutxirekin eta seriotasun —edo herabetasun— ikaragarriarekin, oso kontzertu intimoa eman zuen, ikusleen arreta osoa eskatzen duten horietakoa.

Oraingoan, aldiz, talde batek lagunduko dio Viktoria Eugeniako oholtzan,Barry Uhl-ek (teklatuak), Bradley Stemkek (bateria), Jessiah Hurlburt-ek (baxua) eta Kyle Zantos-ek (gitarra) osatzen dutena.

Saint Barlett aurreko diskoa bezala (2010), Richard Swiftekin grabatu du Maraqopa lan berria ere. Eta hark erakusten zuena berresten du: Jurado ez da soilik folk-rock eremuan mugitzen eroso. Pop estilora jotzen duenean, melodia eta harmonia klasiko bezain bihurriak egiten ditu (Working Titles), eta gaur egun pasarte psikodelikoei ere egiten die lekua zenbait unetan (Nothing is the News, This Time Next Year)

AEBetako kantariaren aurretik bakarka aritzera ohitua dagoen euskal musikari bat ariko da zuzenean: Moby Dick. Eneko Burzako getxotarraren deitura artistikoa da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.