Saria

Daniel Innerarity, Kulturaren Vianako Printzea sariduna

Idazle eta filosofoak pentsamendua «egungo garaira» egokitu duela nabarmendu du epaimahaiak.

mikel lizarralde
2013ko maiatzaren 6a
18:07
Entzun

Juan Luis Sanchez Muniain Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilariak eman du epaimahaiaren erabakiaren berri, gaur eguerdian. Innerarityrenaz gain, beste hainbat hautagairen izenak aurkeztu zituzten aurten herrialdeko kultura saririk garrantzitsuena jasotzeko: Luis Bakaikoa Martich musikari eta konpositorea, Francisco Etxeberria auzi medikua, Hermanas Flamarique jota taldea, Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe organista eta musikagilea, Pedro Lozano Bartolozzi kazetaria, Maria Angeles Mezkiriz Irujo arkeologoa eta Miguel de la Quadra Salcedo kazetaria.

Danile Innerarity Bilbon jaio zen, 1959an, baina 15 urte zituenetik Iruñean bizi da. Filosofian doktorea da, eta, gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna. Espainiako Literatur saria irabazi zuen 2003an saiakeren alorrean, eta saiakerako Euskadi saria 2012an, La democracia del conocimiento lanarengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.