Musika

David Bowiek Bilbon eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Bizkarreko nerbio baten pitzadura dela medio, Europan egiten ari zen bira eten du David Bowie musikari ezagunak, eta, ondorioz, bertan behera geratu da uztailaren 14an Bilbon eman behar zuen kontzertua.

2004ko ekainaren 30a
17:16
Entzun
Pragan eman zuen kontzertuan hiru aldiz alde egin behar zuen Bowiek bizkarreko minak erasanda. Ondorioz, Europan zeharreko bira bertan behera uztea erabaki du medikuek aginduta.

Serrano ekoizpen enpresak jakinarazi duenez, Bilboko kontzerturako sarrerak kutxazainen bidez erosi zituztenek, automatikoki jasoko dute sarrearren dirua beren kontuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.