De la Iglesiaren atzera begirakoa abiatu du Euskadiko Filmategiak

Zuzendariaren 80ko hamarkadako filmetatik haren azken lanera arte luzatuko dute zikloa, otsailaren 7ra bitarte

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesia zinema zuzendariaren atzera begirakoa abiatu zuen atzo. Otsailaren 7ra arte De la Iglesiak zuzendutako «ia dena» emango dutela iragarri dute; emanaldiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Baionan izango dira. 80ko hamarkada amaierako lanetatik hasita, oraindik estreinatu gabe dagoen La chispa de la vida lanera luzatuko dute zikloa. Bilbon emango dute filma lehen aldiz, azaroaren 30ean.

Honako hauek dira atzera begirakoak eskainiko dituen filmetako batzuk: Acción mutante (1992), El día de la Bestia (1995), Perdita Durango (1997), Muertos de risa (1998),La comunidad (2000), 800 balas (2002), La habitación del niño (2005) Los crímenes de Oxford (2008) eta Balada triste de trompeta (2010). Zuzendariak azaldu duenez, azken lan hori inflexio puntu bat izan zen, «lan egiteko modu ezberdin bat» izan zelako. Ibilbide profesionalaren «erdiak» eginda, «bigarren aro ausartagoa» iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.