De los Riosek eta Iruretagoienak irabazi dute Artista Berrien Saria

Hautatutako 21 artista gazteen lanak ikusgai daude Koldo Mitxelena Kultureneko aretoan, maiatzaren 14ra bitarte

Donostiako KM kulturunean jaso dute saria irabazleek. ARGAZKI PRESS.
Jon Fernandez.
Donostia
2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Jaime de los Rios Lumbreras eta Zuhar Iruretagoiena Labeaga izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatutako Artista Berrien 44. lehiaketaren irabazleak. Autopoética lanagatik jaso du saria lehenengoak, eta Gazte, zoriontsu eta burugabe... ziur asko lanagatik bigarrenak. 7.000 euro jasoko ditu bakoitzak.

Bestalde, obra proiekturako bi sarien irabazleak Pau Figueras Ortiz eta Maria Bocos Garcia izan dira, Toilet piece Fontana eta Le communauté proiektuengatik, hurrenez hurren. 2.000 euro jasoko ditu bakoitzak.

Artista gazteen erakusketa

Joan den mendeko 20ko hamarkadan sortu zen Artista Berrien Lehiaketa. Egun, bi urtean behin antolatzen dute, eta helburu nagusia «gipuzkoar artista gazteen sorkuntzari pizgarriak eta aitortza ematea da, euren obrarentzat hedapen publiko baterako bidea irekiz».

Aurten, 35 urtetik beherako 60 gazte gipuzkoarrek hartu dute parte lehiaketan. Horien artean, 21 artistaren hemeretzi obra —argazkia, bideoa, instalazioa, pintura eta eskultura— eta lau proiektu aukeratu ditu lehiaketako epaimahaiak Donostiako Koldo Mitxelena Kultureneko aretoan erakusketa egiteko. Gaurtik maiatzaren 14ra bitarte bertan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.