KOMIKIA

'De Rerum Natura'-ren bosgarrena aurkeztu du Patxi Huarte 'Zaldieroa'-k

2011. eta 2013. urteen artean BERRIAn argitaratu diren zintak biltzen ditu liburuak.

Araitz Muguruza.
2013ko urriaren 8a
16:18
Entzun

Patxi Huarte Zaldieroa-k 'De Rerum Natura' zinten bosgarren bilduma aurkeztu du gaur. Azken bi urteetan BERRIAn argitaratutako zinta "onenak" daude bilduta. Orain hamar urte ekin zion egunero-egunero zintak marrazteari. Hasierako marrazkietan umore gehiago sartzen zuela dio: “Azkenaldian egiten ditudan marrazkiek amorrutik gehiago dute”.

Liburua “antologikoa” dela azaldu du. Bertan agertzen dira dagoeneko etxekotuta dauden pertsonaiak: La pelota basqua, Eltzekada, La Konsti, Yoda... Eskerrak eman dizkie halaber, Twitter bidez proposamenak bidaltzen dizkiotenei, haiekin lan egitea “auzolana” baita marrazkigilearen iritziz. Liburua BERRIA irakurri, lagundu eta egiten dutenei eskaini die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.