ZINEMA

Deanna Durbin aktorea hil da, 1940eko Hollywoodeko ekoizpenetako izarretako bat

1940eko hamarkadaren bukaeran erretiratu zen, Charles David ekoizlearekin ezkondu eta Parisera bizitzera joan zenean. Kultuzko aktorea bihurtu zen gerora, sekula ez zuelako berriro pelikula batean parte hartu, eta Hollywoodeko lan egiteko modua arbuiatu zuelako.

Igor Susaeta.
2013ko maiatzaren 1a
20:22
Entzun

91 urte zituen, eta orain egun batzuk zendu zen New Yorken, Peter H. David haren semeak New York Times egunkariari kontatutakoaren arabera.

Winnipegen (Kanada) jaio zen 1921ean, eta Every Sunday pelikulan egin zuen debuta, Judy Garlandekin batera, 1936an. Hurrengo 12 urteetan 20 film baino gehiagotan parte hartu zuen, ia gehienetan emakumezko xaloaren rola jokatuz. Garland edota Shirley Templerekin batera garaiko izar gazteetako bat zen. 1946an, esaterako, Hollywooden Bette Davis zen Durbinek baino diru gehiago irabazten zuen emakumezko aktore bakarra.

Baina hasi zen emakumezko helduaren rolak jokatzen —dramatikoak batez ere—, eta horietan asentatzeko arazoak izan zituen. Harik eta erretiratzea erabaki zuen arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.