Aurkikuntza garrantzitsua egin dutela adierazi dute arkeologoek Debako Astigarraga haitzuloan (Gipuzkoa) duela 20.000 edo 22.000 urte inguruko margoak aurkitu dituztela jakinarazi dutenean. Zehaztu dute Gipuzkoan inoiz atzeman dituzten margolanik zaharrenak direla. Altxerriko (Aia, Gipuzkoa) eta Ekaineko (Deba, Gipuzkoa) kobazuloak aurkitu zituztenetik, aurkikuntza garrantsitsuena da arkeologoen ustez.
Margoak benetazkoak direla frogatu dute eta horietan gorri koloreko hamasei marra ageri dira, ikerlarien ustez. Margoez gain, gizaki eta animalien aztarnak ere atzeman dituzte, duela 100.000 eta 2.000 urte ingurukoak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak kobazuloko sarrera itxi du aurkikuntza horiek babeste aldera.
arkeologia
Debako Astigarraga leizezuloan duela 20.000 urteko margoak aurkitu dituzte
Gipuzkoan atzemandako margolanik zaharrenak dira. Marra eta arrasto paraleloez gain, animali eta gizakien aztarnak ere badaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu