Hari bat

Denbora lapurra

gorka erostarbe leunda
2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Ezertarako denborarik ez den garaiotan, zer ausardia denbora makaltzeko eskatzen duen proposamenarekin musikaren plazara irtetea!Entzun ez, musika kontsumitu eta irentsi baino egiten ez dugun garaiotan, gure denbora prestigiozkoaren puska bat eskatzen digun musikariaren proposamenak derrigor behar du izan muturreko eta erradikal. «Zuhur ibiltzeko ari dira esaka bazter guztietan, arima lapurra omen dabilmalgu, arin», dio Muguruzaren lan berriko Arima lapurra kantuak. Arima jartzen duen lekuan denbora jartzeko tentazioa izan dut, eta irudikatu dut Jabier Muguruza denbora lapur malgu eta arin modura (edo geldo). Tempo hitza sarri-sarri erabili du kantugileak aurkezpenean. Nire urrezko denborari denbora apur bat osteko ausardia izan dut, denborari kosk egiten saiatu naiz, eta uste dut tempo ponpoxoak zer esan nahi duen hobeto ulertzen hasi naizela Gosari jendetsua kantuko abiadura kontrasteetan arreta jartzean, esaterako. «Irri zuri bat, hitz zuri bat, eta arima lapurtua dizu konturatu ere egin gabe». Jarri denbora berriro ere arima dioen lekuan. Muguruzaren auzoko ziren Beti Muganekoek zioten hura akorduan hartuz, denbora geldiari denbora ematea izango da kontua. Muguruzarena soilik ez, edozein musika tempo egokian dastatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.