Desilusioz eta harriduraz hartu du Jaurlaritzak txillidatarren erabakia

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Txillida Leku museoa ixteko Txillida familiak hartutako erabakiarekin «desilusio apur bat» sentitu du Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia eledunak adierazi duenez. Joan den ostiralean jakinarazi zuen Eduardo Txillida zenaren familiak museoa ez zutela berriro zabalduko, irekita mantentzeko instituzioekin akordio batera iritsi ez zirela eta. Mendiaren hitzetan, «harrituta» hartu dute albistea, Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak «urte eta erdi zeramatelako lanean, bi aldeentzat egokia izango zen konponbide bat aurkitzeko». Elkarrizketa horiek «modu horretan» haustea Jaurlaritzak ez zuela inondik ere espero adierazi du eledunak.

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatuak negoziazio horien inguruko xehetasun guztiak eskainiko dituztela gaineratu du Mendiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.