Xabi Bandini Kerobiako konposatzaile eta abeslariaren arabera, "eskenatokia oso gauza intentsoa da. Eskenatokia bere argi eta teloiarekin ikusten duzunean, misterioz beteta dagoela iruditzen zaizu, gauza garrantzitsu bat gertatuko dela pentsatzen duzu: norbait igoko da zerbait adieraztera. Eta ikuslea beste jarrera bat hartzera behartzen du. Niretzat teloia jaitsi eta fokoak itzaltzen diren unea oso intimoa da".
Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearentzat, berriz, "eskenatokiari lotuta, nik ez dut inoiz ulertu, artista eskenatokitik jaistean jendeak sinaduraeskatzeko duen behar hori. Nik justu alderantzizko beharra izaten dut: zerbait ematekoa". BERRIAk bi sortzaileekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Sortze prozesuari buruzko hausnarketak biltzen hasi zen BERRIA atzo eta horrela jarraituko du larunbatera artean.
Gaur Txuma Murugarren abeslaria eta Laura Mintegi idazlearekin egindako elkarrizketa argitaratu du.
Hona hemen Bandini eta Alberdiren arteko elkarrizketaren beste pasarte bat:
Uxue Alberdi: "Sortzeko desoreka bat behar dela uste dut. Horregatik gustatzen zait haurtzaroaren gaia. Jende askok, oreka batean, oreka faltsu batean, bizitzen ikasten du. Eta normalean, oreka batean bizi denak, ezin du sortu. Ni oso desorekatua, gorabeheratsua naiz. Saiatu izan naiz orekatzen, baina ez dudala nahi konturatu naiz. Bizirik sentitzen nau desorekak".
Xabi Bandini: "Gure azken laneko kantu batean esaten nuen, oreka neutraltasunarekin edo grisa izatearekin nahasten dela. Eta askok, orekaren izenean beraien bizitza neutraltasunera eraman dute. Orekak ordea polo negatibo eta positiboak behar ditu".
Hurrengo elkarrizketa
Etzi. Koldobika Jauregi (artista) eta Telmo Esnal (zinemagilea).
Atzo argitaratutako elkarrizketa (Unai Elorriaga bertsolaria - Asisko Urmeneta marrazkilaria).
Gaur argitaratutako elkarrizketa (Txuma Murugarren abeslaria - Laura Mintegi idazlea).
BIHAR BERRIA-N UXUE ALBERDI ETA XABI BANDINI SORMENAZ HIZKETAN
Desorekaren egiazkotasuna
Bihar BERRIAk Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen eta Xabi Bandini Kerobiako konposatzaile eta abeslariaren arteko elkarrizketa argitaratuko du. Sortze prozesuari buruzko hausnarketak biltzen hasi zen BERRIA atzo, eta horrela jarraituko du larunbatera artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu