Diseinatzaileen topaleku izango da Bilbo

Selected Graphic Design from Europe ekitaldia antolatu dute martxoaren 23 eta 24rako Alondegian

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Europa osoko diseinatzaile eta sortzaileen bilgune izango da Bilbo martxoaren 23 eta 24an. III. Selected Graphic Design from Europe ekitaldia hartuko du Alondegiak, Select C izenekoa. Diseinuaren arloko profesionalek euren artean ideiak eta konponbideak trukatzeko aukera izango dute bi egunez.

Guztira hamar hitzaldi prestatu dituzte, 50 minutu ingurukoa bakoitza. Hizlarien artean izango dira, besteak beste, Ritxi Ostariz, Jean Jullien, Emmi Salonen, Andreu Balius eta Pati Nuñez. Hitzaldiekin batera, tailerrak antolatu dituzte, baita bi erakusketa ere: Ven, mira y vota eta Retype C.

Dagoeneko eskura daitezke ekitaldirako sarrerak, Index Book argitaletxearen webgunean (http://www.indexbook.com).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.