euskara

Domekan egingo dute Ibilaldia, Galdakaon

Sukaldaritzarekin eta gastronomiarekin lotutako pertsonaiak omenduko ditu Bizkaiko ikastolen festak. Sei gune eta bi azpigune jarriko dituzte 6,5 kilometroko ibilbidean.

2009ko maiatzaren 27a
17:48
Entzun
Jadanik guztia prest dago datorren domekan Bizkaiko ikastolen jai nagusia ospatzeko. Galdakaon egingo dute aurtengoa, 31. Ibilaldia, eta Gerizpetik eguzki begire du lelotzat. Eguzkibegi ikastolakoak dira festaren antolatzaileak.

6,5 kilometro izango ditu ibilbideak, gehienak mendian. Sei gune eta bi azpigune jarriko dituzte festaz gozatzeko. Sukaldaritzarekin eta gastronomiarekin lotutako pertsonaiak omenduko dituzte.

Ibilaldia Galdakaon egiteak euskararen aldeko sentsibilizazioa sendotzen lagunduko duela uste dute antolatzaileek. Eguzkibide ikastolarako beharrezko azpiegiturentzako etekinak ateratzea ere izango da euskararen eta ikastolen aldeko jaiaren xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.