DONOSTIAKO KULTUR HIRIBURUTZA

Donibane Lohizune, Iruñe, Gasteiz eta Bilboko alkateek Donostia 2016 babestu dute

Aste Nagusiaren harira Donostiako Udalak antolatu ohi duen hamaiketakoan izan dira Peyuco Duhart, Joseba Asiron, Gorka Urtaran eta Juan Maria Aburto.

Bost alkateak Donostiako udaletxeko atarian. @ENEKOGOIA
2015eko abuztuaren 12a
15:02
Entzun

Udaletxean harrera egin die laurei Eneko Goia Donostiako alkateak, eta datorren urteko kultur hiriburutzari babesa adierazi diote.

Ekitaldian izan dira alderdietako ordezkariak: EAJko Martin Ibabe, PSE-EEko Ernesto Gasco, EH Bilduko Amaia Almirall eta PPko Miren Albistur. Ez, ordea, Irabaziko zinegotzi Amaia Martin, uste baitu "alferrikako gastua" dela. Martinek jakinarazi du ekitaldiaren kostuaz galdetuko diola Goiari, eta diru hori beste zerbait egitera bideratzeko eskatuko diola.

Bestalde, Aste Nagusiaz galdetuta, Goiak balorazio baikorra egin du, eta nabarmendu herritarrak parte hartzen ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.