Gaetano Donizettiren L'elisir d'amore komedia eskainiko du OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak, hilaren 18, 21, 24, 25 eta 27an, Euskalduna jauregian. Bartzelonako Liceu antzokiak ekoitzi du ikuskizuna, Mario Gas du antzerki zuzendari eta Jose Miguel Perez Sierra musika zuzendari. Oholtza gainean Celso Albelo tenorra, Mariola Cantanero sopranoa, Bruno de Simone baxua, Luca Salsi baritonoa eta Itzar Unda bilbotar sopranoa ariko dira, besteak beste. Albelo lehen aldiz ariko da Bilbon; Cantanero, aldiz, duela bi urte aritu zen OLBEren programazioan, Norma emanez.
Hilaren 25eko emanaldia Opera Berriren seigarren ekitaldiaren hasiera izango da. Opera Berriko emanaldiak era guztietako jendea erakartzeko asmoz antolatzen dituzte, horretarako hainbat aldaketa eginez emanaldietan.
Donizettiren 'L'elisir d'amore' komedia programatuko du OLBEk
Mario Gas da antzerki zuzendaria, eta Miguel Perez Sierra musika arlokoa, Liceuk ekoitzi duen ikuskizunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu