MUSIKA

Donna Summer abeslaria hil da, minbiziak jota

Abeslari estatubatuarrak 63 urte zituen eta disko bat prestatzen ari zen. Bost Grammy sari irabazi izan ditu.

2012ko maiatzaren 17a
18:55
Entzun

Donna Summer (Boston, AEB, 1948) abeslaria hil egin da gaur, bularreko minbiziak jota. Abeslariak 63 urte zituen eta disko bat prestatzen ari zen Floridan (AEB). Summerrek gaixotasunaren larritasuna ezkutatzeko ahaleginak egin ditu azkeneko hilabeteetan. 

Haurra zenean gospel abesbatza batean kantatzen hasi eta ibilbide luze eta oparoa izan du musikaren munduan. Bost Grammy sari irabazi izan ditu, eta askorentzat ezagunagoa izango da beti disko musikaren erregina gisa. 

Arrakasta izan duten abestien artean dira I Feel Love (1977), Last Dance (1978), Another Place & Time (1989), Mistaken Identity (1991) eta Christmas Spirit (1994), besteak beste. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.