donostia 2016

Donostia 2016ren egoitza ofizialki inauguratu dute

Zabalik egongo da hurrengo egunetan, bisitatzeko.

Donostia 2016ren egoitza. @DSS2016
2014ko urriaren 16a
19:55
Entzun

Urte hasieratik Donostia 2016 kultur hiriburutzaren egoitza izan dena ofizialki inauguratuta geratu da. Suhiltzaileek, aurretik haien egoitza zena utzi, eta lekukoa pasatu diete hiriburutzako kideei. Olatz Beobidek zuzendutako ikuskizun artistiko bat eskaini dute hainbat lagunek, inaugurazioari hasiera emateko; Rafael Amargo dantzariak ere saioa egin du.

Pablo Berastegi 2016ko zuzendari nagusiarekin batera, ekitaldian izan dira 2016 Fundazioaren Patronatua osatzen duten lau erakundeetako ordezkariak: Juan Karlos Izagirre Donostiako Udaleko alkatea, Ikerne Badiola Gipuzkoako Aldundiko Kultura diputatua, Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioaren ordezkaria. Europako kultur hiriburutzetako 30 bat ordezkari ere egon dira.

Bihar, larunbatean eta igandean, hiriburutzaren egoitza zabalik izango da 11:00etatik 20:00etara, ezagutu nahi duen edonorentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.