Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea haren testuen irakurraldi batez omenduko dute Donostiako hainbat idazlek Viktoria Eugenia Club aretoan etzi, igandearekin, eguerdian hasita, Bakarrik nago Zerubiden ekitaldian. Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ibon Sarasola, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Joan Mari Irigoien, Ramon Saizarbitoria, Iban Zaldua eta Mariasun Landa daude parte hartuko dutenen artean.
Ekitaldia Donostiako hainbat idazlek antolatu dute Donostia Kulturaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.
Donostiako idazleek Txillardegi oroituko dute haren testuak irakurriz
Besteak beste, Landa, Saizarbitoria, Izagirre, Urretabizkaia eta Cano ariko dira etzi Viktoria Eugenia Club aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu